Hardcover, 210 pages

eu language

Published by ARGIA.

ISBN:
978-84-09-83319-1
Copied ISBN!
(1 review)

1931ko maiatzaren 27an Guardia Zibilak XX. mendeko Euskal Herriko langile sarraskirik handiena eragin zuen Donostiako Ategorrietan. Pasaiako arrantzaleen kontra oldartu eta zazpi lagun hil eta dozenaka zauritu zituen. Liburu honetan, langile-gatazkaren kontakizuna eta sarraskiaren eguneko kronika aurkituko ditu irakurleak, lekuko zuzenen testigantzetan oinarritutako fikzioaren bidez.

Baina hau ez da komiki soil bat, gertaera haien atzeko errealitate soziala islatzen duen artefaktua da. Narrazioko protagonisten eskutik, garai hartako emakume langileen ikusezintasuna, hiriaren turistifikazioa, gerraren aurkako kontzientzia, eta euskararen aurkako legeak jorratzen dira, besteak beste. Gainera, mapa kronologiko batek, hemerotekako albisteek, eta garaiko pertsonaia ezagunen pasarte eta biografiek osatzen dute liburua.

1 edition

Donostiako langileen herri historiaren atala

Gaur egun bezala, duela 100 urte ere, postaleko Ñoñostia turistifikatuaren atzean bazen beste Donostia bat, langileena, herrikoia. Historia liburuetan askotan errege eta handi-mandien kontuak nagusitzen dira. Horregatik dira beharrezkoak komiki hau bezalakoak, herri xehearen bizimodua eta langile borrokako gertakari ahaztuak begi bistan jartzeko.

1931an Guardia Zibilak eragindako sarraskia dago kontakizunaren muinean, baina beste hainbat gai ere ageri dira. Espero nuena baino ertz gehiago aurkitu ditut.

Marrazketa estiloa ere gustatu zait. Liburua esku artean hartu nuenean kolorearen erabilera zehatza deigarria iruditu zitzaidan.